XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauzak honela izanik, kobariantza, bi aldagairen arteko korrelazioa neurtzeko indize egokia bezala eman liteke.

Baina kobariantzak oztopo batzuk ditu, eta oztopo horiengatik ezin izango dugu estatistiko hori korrelazio-indize bezala erabili.

Azter ditzagun bada,sxy-ren baitan dautzan oztopoak.

1. OZTOPOA

Bi aldagairen arteko kobariantza, aldagai horiek definitzen dituzten neurri-magnitudeen, funtzioa da.

Honek, zer esan nahi du?.

Datuen neurri-magnitudeak aldatzen direnean, kobariantzaren balioa ere aldatzen dela.

Gauzak hobe ulertzeko, adibide bat aztertuko dugu.

Adibidea: Dematzagun eskola batean egindako bi test.

Lehengo aldagaiak, X-ek, Gramatikari buruz egindako testaren emaitza azaltzen du eta bigarrenak, Y-k, Aritmetikako testean lortutakoak.

Lau ikaslek, test horietan lortutako puntuazioak, ondorengo taularen bitartez ematen dira (kontutan hartuz puntuazio horiek 0 eta 10 artean emanak izan direla).

Bi testen batezbesteko aritmetikoak: dira.

Gauzak honela izanik, aldagai horien arteko kobariantza kalkulatuko dugu eta horretarako taulak, ondorengo eran moldatuko ditugu.